2017(e)ko martxoa 2, osteguna

IKAS2DEAK





Ikas2deak Hezkuntza 2.0 programan, lanbide ezberdinetako profesionalak ikastetxez ikastetxe ibiltzen dira, beraien lanbide eta bizi esperientziak ikasleei kontatzen.

Gure ikastetxera Kimetz Arana Butroe etorri da. Trapagaranen jaio zen 1982an. Herriko institutuan ikasketa ertainak amaitu ondoren, Nekazaritza Ingeniaritza ikasketak egin zituen Iruñean.

Lan desberdinetan ibili da geroztik, izan hipika eskola baten, eraikuntzan edo AEKn. Azken aldian, bost bat urtetan Muskizeko La Rigada auzoan artzain ibili da, burdinezko meatzeak izandako inguru batean, 250 ardi inguruko artalde batekin, idiazalbal gazta egiten  eta bertatik bertara saltzen. Gaur egun lurra lantzetik bizi da, baratzetik, eta bertako produktuak saltzen ditu.
 


Kimetzen lana garaiaren arabera aldakorra izaten da; bizia batzutan, lasaiagoa bestetan. Gauza politak ditu sarri bere lanak, baina gogorrak eta zailak ere bestetan. Dena den pozik ari da Kimetz, beti saiatuz lana, inguru soziala (familia-lagunartea) eta aisialdiaren arteko oreka bat bilatzen.

Gure Aiztondo bailara eder honetan,  Larraul eta Asteasun esaterako,  bagara nekazaritzatik eta abeltzantzatik bizi garen familiak. Horregatik Kimetzekin izandako solasaldia aberatsa izan zitzaigun oso.Bai horixe!!

Ikeragarri gozatu genuen berak esandakoari ad-adi entzunez.

2017(e)ko otsaila 14, asteartea

AKROSPORT

                                                                            
Akrosport koreografia akrobatikoak egiten diren kirola da. Taldeka egiten dira akrobazia hauek eta kontutan hartu behar da arriskua dagoela. Arrisku hau murrizteko hona hemen lagungarri izango zaizkizuen puntu batzuk:

  Hiru eginkizun izan ditzakegu irudi edo akrobazia bat egiten dugunean. ZAMARIA, ARINA edo LAGUNTZAILEA. Kasu bakoitzean eginkizun bat dago eta behar bezala betetzen ez bada arriskua handitu daiteke.


  • ZAMARIA.: Pisua jasoko duena.Zamariak gorputza gogor eta zuzen mantendu behar du. Artikulazioak blokeatuz eta bizkarra eta corea tinko mantenduz
  • ARINA: Normalean zamariaren gainean jarriko dena.
  • LAGUNTZAILEA: arina Zamariaren gainean ondo jartzeaz arduratuko dena.





2017(e)ko otsaila 9, osteguna

SANTA ESKEA 2017



Negu bete-betean gara eta solstizioak dakartzan festak ere ugari ditugu pazko garai arte. Horietako bat Agate Deunaren ospakizuna dugu. Aurten, bezpera, larunbatarekin iritsi zaigu, eta halere, guraso eta irakasleak lagun, eskean atera gara goizetik 5. eta 6. mailak usadioari jarrai eginaz.



2017(e)ko urtarrila 27, ostirala

AIZTONDOKO OLINPIADAK 2017




Aiztondo bailarako 6. mailako guztiak Behar Zana frontoian bildu ginen elkar ezagutzeko. Denak oso ondo pasa genuen lagun berriak egiten: txikiak, altuak, txintxoak, gaiztoak eta abar... baina, denak lagun egin ginen. Aduna, Larraul, Villabona, Zizurkil eta Asteasuko jendea geunden.
Taldeka banatu eta lau joko dibertigarri egin genituen: Lokotxak, Gurpil jokoa, Zaku karrera eta paratxutarekin Marrazo jokoa, Sokorrista eta Aldaketa. Jokoak ikusten genituen bitartean eserita egon ginen eta horri esker lagun asko egin genituen.
Bazkaldu ondoren Villabonako Erniobea B.H.I.ra joan ginen. Liburutegian ikastetxeko nondik norakoak azaldu zizikiguten bideo baten bidez. Ondoren laborategia, musika gela, gela arruntak, laguntza gela. teknologia gela, plastika gela...ikusi genituen.
Bukaeran askaria banatu ziguten.

ESKERRIK ASKO ERNIOBEAKO IKASLE ETA IRAKASLEEI !!!!!!
BAITA ERE FLEMINGOEI BIDEOARENGATIK !!!!!!!


AIZTONDOKO OLINPIADAK 2017

2016(e)ko abendua 5, astelehena

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA


“Abenduaren hirua egutegiko egun berezia da euskaldunontzat. Azken berrogei urteetan Euskara bizitzen ari den zabalkundea gizarte osoaren nahia eta ahaleginari esker gertatu da, norbanako askoren eta kolektibo askoren ekimenari esker. Ondorioz, Euskara Europako hizkuntza zaharrena izatetik, hizkuntza modernoa eta gaur egungo gizartera egokitua izatera pasa da.

Egindako bidea garrantzizkoa izan da oso, baina, urratsak ematen jarraitu nahi dugu. EAEko hizkuntzen arteko berdintasun sozialera iristeak helburu izaten jarraitzen du, gizartean oro har. Euskara hizkuntza erabilia eta bizia izatea: horra gure helburua.”

BEÑAT ZUBIAURRE: Euskara beste pertsonei irakatsi.

JUNE URRETABIZKAIA: Gazteleraz  hitz egiten ari direnei euskaraz hitz egiteko esan.

EIJER OLANO: Euskeraz hitz egiten irakatsi eta erderaz gutxigo hitz egin.

ARAIA MENDIA: Euskaraz dakitenek euskaraz hitz egin. Eskoletan euskara erakusteko festak egin eta lagundu. Ikasten ari direnei lagundu eta lotsa ez pasatzeko animatu.

BEÑAT MATEOS: Euskaraz idatzi ditut nire liburuak.

NAROA IZAGIRRE: Euskaraz hitz egiten ez duten eskoletan irakatsi.

NORA IRAOLA: Euskaraz irakatsi .

XABIER GOMEZ: Nik eskoletan euskara irakatsiko nuke eta zailtasunak dituenari lagunduko nioke besteen erritmoa segitu ahal izateko.

ABDERRAHMAN EL GHAIDOUD EL HAOUZI: Nik euskararengaitik mapa guztietan Euskal Herria edo País Vasco jarriko nuke larriz, denak ikusteko eta besteei erakutsi zer den euskara.

XUBAN KORTAJARENA: Beste lekuetan euskal kultura erakutsi: dantzak, kirolak, jolasak...

JULEN BEOBIDE: Euskaraz hitz egiten dakitenek, irakatsi ikasteko gogoa duenari eta erderaz gutxiago hitz egin.

BEÑAT BEOBIDE: Euskaraz hitz egin eta besteei euskaraz irakatsi.

KEPA BELDARRAIN: Gazteleraz ari denari  laguntzea euskeraz hitz egiten.

UGAITZ BELAUNZARAN: Nik euskararen alde euskaraz hitz egingo dut eta besteei euskaraz hitz egiten irakasten saiatuko naiz.

IKER AZKUNE: Dakitenak euskaraz hitz egin eta ez dakitenei irakatsi pixkanaka.

NEREA ARAOLAZA: Ez dakienari euskaraz hitz egiten laguntzea.

LEXURI AIZPURUA: Etorkizuneko umeei euskaraz laguntzea.

http://euskararentxantxangorria.eus/

2016(e)ko azaroa 14, astelehena

REZOLA MUSEORA BISITA







Garai batean eraikuntzarako, arterako, errepideak egiteko harria erabiltzen zuten. Gaur egun inguruan dugun zatirik handiena zementua da, zementuak inguratzen gaitu.
Azaroaren 9an Añorgara joan ginen Rezola museora; museoa ikusi eta taller batean parte hartzera. Bertan, Irunek eta Eiderrek, zementua edo porlanari buruz hainbat azalpen eman zizkiguten:



Nondik ateratzen dituzte osagaiak? 

Zementua egiteko bi harri mota behar dira: kareharria eta marga. Cementos Rezola kokatuta dagoen tokian marga eskura daukate eta kareharria Buruntza mendia zulatuz ekartzen dute. Mendian zulo luze batzuk eginaz, lehergaiak sartu eta eztanda horrek harkaitza birrindu egiten du. Harri hori kamioietan kargatu eta lantokira garraiatzen dute margarekin nahasteko.

Nola sortzen dute zementua?


Kareharria eta marga errotan sartu ondoren labe handi batzuetan sartzen dute eta tenperatura izugarri handia igaro ondoren Clinker izeneko harri txintxarra lortzen da. Honi hainbat gehigarri bota ondoren zementu ezberdinak ekoizten dituzte hauts itxurarekin. Hauts hori urarekin nahastu eta orea lortzen dute, zementua, hormigoia edo dena delakoa egiteko. Zementu hori, gaur egun, eraikin gehienak egiteko erabiltzen da. Hori esanda, zementua oso importantea da guretzat.





Nola saihestu sortzen dituen kutsadura eta kalteak?

Fabrika bertan talde txiki bat dago kutsadura gutxitzeko lan egiten duena. Ideietako bat makinek botatzen duten hautsa zurrupatzen duten tutu batzuk dira. Bestalde harrobiek utzitako zuloetan ekosistema berreskuratzeko zuhaitzak landatzen dituztela diote, baina, guk ez dugu hori adierazten duten argazki edo bideorik ikusi. Lehen zementua garraiatzeko zakutan eramaten zituzten, orain kamioiak zementuz bakarrik betetzen dituzte, kamioi gutxiago erabiltzen dute eta ondorioz gutxiago kontaminatzen dute.

Zementuarekin eskulturak egiten

Zementu azkarra urarekin nahastu eta ore lodi bat egin ondoren molde ezberdinetan sartu ditugu. Hamaiketakoa egitera joan garen bitartean arte lanak gogortzen utzi ditugu. Indarrak hartu ondoren egindako lana bukatzera sartu gara tailerrera. Kolore asko izan ditugu eta eskultura margotu ondoren Irune eta Eider agurtu ondoren eskolara itzuli gara.






2016(e)ko urria 26, asteazkena

AIZTONDOKO MENDI BUELTA


Lehenengo, Asteasutik Alkizarako bidean Iratiren baserritik pasa ginen, goraka igotzen Alkizarako bidean sartu ginen. Irati Aranburuk erakutsi zigun bidea, eta bidean gindoazela hamaiketakoa jan genuen. 

Alkizan bazkaldu eta diskotekara joan ginen. Alkizatik Larraulera abiatu ginenean  bide zailena hartu genuen. 16:15 iritsi beharrean 16:50 iritsi ginen.

2016(e)ko urria 23, igandea

ASTEASUTIK TOLOSARA BIZIKLETAZ




9:15 etan bizikletak ordenatu eta konprobatu egin genituen. Ordu laurden bat pasa zen eta banaka-banaka errepidetik abiatu ginen. Ondoren, bidegorritik abiatu ginenean, batzuk aurreratzen hasi ziren, eta horrela Zizurkileranio ailegatu ginen.

Zizurkiletik, breazko bide batetik abiatu ginen. Handik bost minutura aldapa haundi bat igo eta gero jaitsi egin genuen. Pixka bat gehiago ibili eta Anoetara ailegatu ginen. Anoetatik Tolosako suhiltzaileen estaziora iritsi ginen. Suhiltzaileen etxera bi bide ezberdinetatik ailegatu ginen banandu egin ginelako. Batzuk flipatzen hasi ziren. Sarrerako atearen ondoan  utzi genituen bizikletak paretaren kontra.Han hamaiketakoa jan genuen.

Hamaiketakoaren ondoren bertako suhiltzaileek bideo bat erakutsi ziguten, arriskuak saihesteko eta ondoren simulakro baten bidez salbamendu ekintza bat azaldu ziguten.

Ibarrako Zumardi-Handi parkera iritsi ginenean eguraldi ederra zegoen. Bizikletak ilaran utzi eta bakoitzak bere lekua aukeratu eta bazkaltzen hasi ginen. Bazkaltzeaz bukatu ondoren jolasten hasi ginen: harrapaketan, ezkutaketan, harroketan parcour egiten, iturrian elkar bustitzen… Oso ondo pasa genuen elkarrekin jolasten. Bazkaldu genuen lekuan aldapa txiki bat zegoen eta batzuk hortik botatzen ziren harriak eta osinak saihestu nahian ibili ziren. Ondoan zegoen aldapa handitik bota ziren baina, asko beldurtu egin ziren. Beste ikasle  batzuk iturrian elkar bustitzen ibili ziren. Egin nahi genuena  iturriko zulo guztiak itxi eta bat irekita utzi, baina ez genuen lortu.

Abiatzerakoan fila bat egitea asko kostatu zitzaigun. Abiatu eta segituan irakasle eta ikasle batzuk bidegurutzean gelditu ziren kotxeak ez pasatzeko. Anoetako aldapa bat pasa eta ikasle bat erori zen, mina hartu zuen baina berehala jarri zen martxan. Beste ikasle batek joan-etorria  taxian egin zuen besoa reabilitazioa egiten zegoelako eta ezin zuelako biizikletan joan besoa ahula zuelako. Azkenean bueltatu eta batzuk oso nekatuta geunden.