2016(e)ko azaroa 14, astelehena

REZOLA MUSEORA BISITA







Garai batean eraikuntzarako, arterako, errepideak egiteko harria erabiltzen zuten. Gaur egun inguruan dugun zatirik handiena zementua da, zementuak inguratzen gaitu.
Azaroaren 9an Añorgara joan ginen Rezola museora; museoa ikusi eta taller batean parte hartzera. Bertan, Irunek eta Eiderrek, zementua edo porlanari buruz hainbat azalpen eman zizkiguten:



Nondik ateratzen dituzte osagaiak? 

Zementua egiteko bi harri mota behar dira: kareharria eta marga. Cementos Rezola kokatuta dagoen tokian marga eskura daukate eta kareharria Buruntza mendia zulatuz ekartzen dute. Mendian zulo luze batzuk eginaz, lehergaiak sartu eta eztanda horrek harkaitza birrindu egiten du. Harri hori kamioietan kargatu eta lantokira garraiatzen dute margarekin nahasteko.

Nola sortzen dute zementua?


Kareharria eta marga errotan sartu ondoren labe handi batzuetan sartzen dute eta tenperatura izugarri handia igaro ondoren Clinker izeneko harri txintxarra lortzen da. Honi hainbat gehigarri bota ondoren zementu ezberdinak ekoizten dituzte hauts itxurarekin. Hauts hori urarekin nahastu eta orea lortzen dute, zementua, hormigoia edo dena delakoa egiteko. Zementu hori, gaur egun, eraikin gehienak egiteko erabiltzen da. Hori esanda, zementua oso importantea da guretzat.





Nola saihestu sortzen dituen kutsadura eta kalteak?

Fabrika bertan talde txiki bat dago kutsadura gutxitzeko lan egiten duena. Ideietako bat makinek botatzen duten hautsa zurrupatzen duten tutu batzuk dira. Bestalde harrobiek utzitako zuloetan ekosistema berreskuratzeko zuhaitzak landatzen dituztela diote, baina, guk ez dugu hori adierazten duten argazki edo bideorik ikusi. Lehen zementua garraiatzeko zakutan eramaten zituzten, orain kamioiak zementuz bakarrik betetzen dituzte, kamioi gutxiago erabiltzen dute eta ondorioz gutxiago kontaminatzen dute.

Zementuarekin eskulturak egiten

Zementu azkarra urarekin nahastu eta ore lodi bat egin ondoren molde ezberdinetan sartu ditugu. Hamaiketakoa egitera joan garen bitartean arte lanak gogortzen utzi ditugu. Indarrak hartu ondoren egindako lana bukatzera sartu gara tailerrera. Kolore asko izan ditugu eta eskultura margotu ondoren Irune eta Eider agurtu ondoren eskolara itzuli gara.






1 iruzkin: