2017(e)ko maiatzaren 10(a), asteazkena

TRUKAKETA 2017


Aurten ere etorri dira Argia ikastolako 6. mailako ikasleak Asteasura gurekin tarte bat partekatzera: gure hizkuntza, ikasmaila, bizipenak... Hiru egun elkarrekin egon gara. Lehenengo egunean Asteasun zehar ibili ginen goizetik eta arratsaledez eskolako oholtza partekatu genuen bertso emanaldi batean.

Gure herriko plazan eta parkean jolastu ondoren azkar batean etxera joan ginen; hurrengo egunean surf ikastaroa baigenuen. 

Goiza hotz samar esnatu zen, baina, eguzkia lagun Zarautza joan ginen olatuak hartzera. Primeran pasa genuen. Ikastaroa errepikatu zutenek etekin handia atera zioten taula gainean ibiltzeari eta berriak irrikitan geratu ginen uda honetan ikastaro batean izena emateko. Izugarria izan zen.

Gero, malekoian eta dunetan zehar bazkaltzera gindoazela, Egaña bertsolari handia agurtu ondoren, Mollarri interpretazio zentrura hurbildu ginen. Interesgarria benetan han ikusi genuena. Gezurra dirudi duela mende bat nola kargatzen zituzten gure herritik hasi eta itsas hertzeraino, Andezarratetik Zarautzeraino bertatik ateratako meak.




Eta horrela, hurrengo egunean zer okurrituko gure irakasleei eta Ernio puntara joan behar izatea. Bezperakoarengatik genituen agujetak kontuan izanda, pixka bat kosta zitzaigun gailurrera igotzea, baina merezi izan zuen. Eguraldi hotza, haize fina, baina bertatik ikusten genituen paisaiak eta elkarren arteko laguntasunak salbatu gintuen. 




2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

IKAS2DEAK





Ikas2deak Hezkuntza 2.0 programan, lanbide ezberdinetako profesionalak ikastetxez ikastetxe ibiltzen dira, beraien lanbide eta bizi esperientziak ikasleei kontatzen.

Gure ikastetxera Kimetz Arana Butroe etorri da. Trapagaranen jaio zen 1982an. Herriko institutuan ikasketa ertainak amaitu ondoren, Nekazaritza Ingeniaritza ikasketak egin zituen Iruñean.

Lan desberdinetan ibili da geroztik, izan hipika eskola baten, eraikuntzan edo AEKn. Azken aldian, bost bat urtetan Muskizeko La Rigada auzoan artzain ibili da, burdinezko meatzeak izandako inguru batean, 250 ardi inguruko artalde batekin, idiazalbal gazta egiten  eta bertatik bertara saltzen. Gaur egun lurra lantzetik bizi da, baratzetik, eta bertako produktuak saltzen ditu.
 


Kimetzen lana garaiaren arabera aldakorra izaten da; bizia batzutan, lasaiagoa bestetan. Gauza politak ditu sarri bere lanak, baina gogorrak eta zailak ere bestetan. Dena den pozik ari da Kimetz, beti saiatuz lana, inguru soziala (familia-lagunartea) eta aisialdiaren arteko oreka bat bilatzen.

Gure Aiztondo bailara eder honetan,  Larraul eta Asteasun esaterako,  bagara nekazaritzatik eta abeltzantzatik bizi garen familiak. Horregatik Kimetzekin izandako solasaldia aberatsa izan zitzaigun oso.Bai horixe!!

Ikeragarri gozatu genuen berak esandakoari ad-adi entzunez.

2017(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

AKROSPORT

                                                                            
Akrosport koreografia akrobatikoak egiten diren kirola da. Taldeka egiten dira akrobazia hauek eta kontutan hartu behar da arriskua dagoela. Arrisku hau murrizteko hona hemen lagungarri izango zaizkizuen puntu batzuk:

  Hiru eginkizun izan ditzakegu irudi edo akrobazia bat egiten dugunean. ZAMARIA, ARINA edo LAGUNTZAILEA. Kasu bakoitzean eginkizun bat dago eta behar bezala betetzen ez bada arriskua handitu daiteke.


  • ZAMARIA.: Pisua jasoko duena.Zamariak gorputza gogor eta zuzen mantendu behar du. Artikulazioak blokeatuz eta bizkarra eta corea tinko mantenduz
  • ARINA: Normalean zamariaren gainean jarriko dena.
  • LAGUNTZAILEA: arina Zamariaren gainean ondo jartzeaz arduratuko dena.





2017(e)ko otsailaren 9(a), osteguna

SANTA ESKEA 2017



Negu bete-betean gara eta solstizioak dakartzan festak ere ugari ditugu pazko garai arte. Horietako bat Agate Deunaren ospakizuna dugu. Aurten, bezpera, larunbatarekin iritsi zaigu, eta halere, guraso eta irakasleak lagun, eskean atera gara goizetik 5. eta 6. mailak usadioari jarrai eginaz.



2017(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

AIZTONDOKO OLINPIADAK 2017




Aiztondo bailarako 6. mailako guztiak Behar Zana frontoian bildu ginen elkar ezagutzeko. Denak oso ondo pasa genuen lagun berriak egiten: txikiak, altuak, txintxoak, gaiztoak eta abar... baina, denak lagun egin ginen. Aduna, Larraul, Villabona, Zizurkil eta Asteasuko jendea geunden.
Taldeka banatu eta lau joko dibertigarri egin genituen: Lokotxak, Gurpil jokoa, Zaku karrera eta paratxutarekin Marrazo jokoa, Sokorrista eta Aldaketa. Jokoak ikusten genituen bitartean eserita egon ginen eta horri esker lagun asko egin genituen.
Bazkaldu ondoren Villabonako Erniobea B.H.I.ra joan ginen. Liburutegian ikastetxeko nondik norakoak azaldu zizikiguten bideo baten bidez. Ondoren laborategia, musika gela, gela arruntak, laguntza gela. teknologia gela, plastika gela...ikusi genituen.
Bukaeran askaria banatu ziguten.

ESKERRIK ASKO ERNIOBEAKO IKASLE ETA IRAKASLEEI !!!!!!
BAITA ERE FLEMINGOEI BIDEOARENGATIK !!!!!!!


AIZTONDOKO OLINPIADAK 2017