2017(e)ko urtarrila 27, ostirala

AIZTONDOKO OLINPIADAK 2017




Aiztondo bailarako 6. mailako guztiak Behar Zana frontoian bildu ginen elkar ezagutzeko. Denak oso ondo pasa genuen lagun berriak egiten: txikiak, altuak, txintxoak, gaiztoak eta abar... baina, denak lagun egin ginen. Aduna, Larraul, Villabona, Zizurkil eta Asteasuko jendea geunden.
Taldeka banatu eta lau joko dibertigarri egin genituen: Lokotxak, Gurpil jokoa, Zaku karrera eta paratxutarekin Marrazo jokoa, Sokorrista eta Aldaketa. Jokoak ikusten genituen bitartean eserita egon ginen eta horri esker lagun asko egin genituen.
Bazkaldu ondoren Villabonako Erniobea B.H.I.ra joan ginen. Liburutegian ikastetxeko nondik norakoak azaldu zizikiguten bideo baten bidez. Ondoren laborategia, musika gela, gela arruntak, laguntza gela. teknologia gela, plastika gela...ikusi genituen.
Bukaeran askaria banatu ziguten.

ESKERRIK ASKO ERNIOBEAKO IKASLE ETA IRAKASLEEI !!!!!!
BAITA ERE FLEMINGOEI BIDEOARENGATIK !!!!!!!


AIZTONDOKO OLINPIADAK 2017

2 iruzkin:

  1. Oso ondo pasa genuen olimpiadetan. Nire joku gustokoena gurpil jokoa izan zen. Erniobeara bisita ere asko gustatu zitzaidan, gogo handiz nago ikastetxe horretan ikasteko.
    Aguuuuuuurr!!

    ErantzunEzabatu
  2. Oso ondo pasa genuen joko ezberdinak egiten, lagunak egiten, besteei animatzen, komuneko argia nola piztu asmatzen... Zaku lasterketan jende pila pat erori zen eta denak parrez hasten ginen. Erniobean ere oso ondo pasa genuen bertako gelak ikusten: musika gela, liurutegia, ikasleen gelak... Ederki pasa genuen egun hartan !!!

    ErantzunEzabatu